
Google Arts & Culture-ri esker, Austriako hiriburuan kokatutako Burgtheater antzokiaren margolan eta eskulturak ‘bertatik bertara’ –modu digitalean, noski– ezagutzeko gonbita egiten dizuegu. Helbide honetan dituzue eskura.
Maria Teresa I.a Austriakoa enperatrizak sortu zuen lehen antzokia 1741eko martxoaren 14an, jauregitik gertu zegoen antzoki bat nahi zuelako. Habsburgo familia bere palkora sar zitekeen zuzenean, bizileku inperialetatik egin zitzaien sarrera baten bidez. ‘Gorteko Antzoki Inperiala’ deitzen zitzaion orduan eta bertan estreinatu ziren Mozarten hiru opera: ‘Die Entführung aus dem Serail’ (1782), ‘Le nozze di Figaro’ (1786) eta ‘Così fan tutte’ (1790).
Antzokia Ringstraße-ko neobarroko estiloko eraikin berri batera aldatu zen 1888ko urriaren 14an. Ringstraße, euskaraz ‘Etorbide Zirkularra’, Viena hiriburuko Innere Stadt barrutia inguratzen duen etorbide zirkular bat da. Gottfried Semperrek eta Karl Freiherrek diseinatuzuten egoitza berria.
1945ean, bonbardaketa batek suntsitu zuen antzokia, eta, ondoren, sute batek dena txikitu zuen. Gerraren ondoren, 1953-1955 bitartean zaharberritu zuten.
‘Burg’ bezala ezagutzen zaio kaleko hizkeran eta bertan aritzea da antzerki-aktore ororen helburua. Antzokian erabiltzen ohi den ‘Burgtheater-alemaniar’ hizkera jasoa ospetsua da bertako antzerkigintzan.
Baina arte eszenikoaz gain, Burgtheater-ek Vienako XIX. mendeko arkitekturan eta barne-diseinuan berebiziko garrantzia du. Ederra da: eskalinatetatik hasi (Gustav eta Ernst Klimt anaien eta Franz Matschen pinturek apaindutako sabaiak dituzte), poeta ospetsuen eskultura bildumetaraino joan (Hauptmann, Schnitzler, Raimund, Nestroy) edo ohorezko galeriek merezi dute bisitaldi bat.

Aaiun: McDonald’s bat, dunak eta hezur ezkutuak

Toheed Ghulam, Antzuola eta Reala bihotzean daramatzan euskaldun-pakistandarra

Abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa: prest al gaude?
20 urte kazetaritza ikasten
