GAUR8

Jerusalemgo Igande Erramuko meza eragotzi du Israelgo Poliziak

Igande Erramuko meza emateko asmotan Santo Sepulcrora bidean Pierbatista Pizzaballa kardenalari ez dio pasatzen utzi Israelgo Poliziak. Israelgo Gobernuak erlijio askatasunaren kontra egiten duela salatu dute ahots askok. Italiako Gobernuak Israelgo enbaxadoreari dei egin dio azalpenak eman ditzan.

Jerusalemeko Santo Sepullcrora Igande Erramuko meza emateko asmoz zela, bidean geldiarazi eta aurrera egitea galarazi zioten Perbattista Pizzaballa kardenalari. Lurralde Santuko katolikoen buruzagi nagusia da bera, eta Pizzaballarekin batera Francesco Lelpo bertako zaintzailea zegoen. Tenplura modu pribatuan ari ziren joaten, meza emateko asmoz, baina ezin izan dute meza eman eta joan egin behar izan dira Israeleko Poliziak aginduta.

Lehen aldia da azken ehunka urtetan eliza katolikoak ezin duela Santo Sepulcron Erramuko Mezarik eman. Covid garaian ere utzi zen bertan meza egiten.

Israelgo Gobernuak basilikaren behin betiko itxiera agindu zuen, eta berarekin batera Jerusalemgo beste eliza katoliko batzuena ere. Tel Avivek misil eta droneen erasoen mehatxua dagoela esanaz justifikatu du, segurtasun motiboengatik jende asko ezin dela bateratu.

Pizzaballak behin handik alde egin ondoren, meza xumeago bat eman du Getsemani Basilikan, olibondoen mendiaren magalean. Gertakari honek zalaparta eta krisi diplomatikoa eragin du. Vatikanoak aurrekaririk gabeko erasoa izan dela esan du miloika kristauen kontra, eta Italiako atzerri ministro Antonio Tajanik Israelgo enbaxadorea deitu du azalpenak eskatzeko. Giorgia Meloni lehen ministroak sinisdunen kontrako erasoa izan dela deitoratu du eta Emmanuel Macron bortxaketaz eta erlijio askatasunaren kontrako erasoaz mintzatu da.

Benjamin Netanyahuk poliziak egindakoa babestu du, segurtasuna lehenetsi dela soilik. Irango misilen helburu izan daitezkeela gehitu du, baina Teheranek oharrra kaleratu du esanaz Jerusalemgo erlijio eraikinak ez dituela erasotzen, soilik Israelgo eta AEBtako posizio militarrak dituela helburu.