GAUR8

Baso pista baten hobekuntza lizitatu du Gordexolako Udalak, suteen aurkako borrokarako

Gordexolako Udalak lizitaziora atera berri ditu herriko baso pista baten hobekuntza lanak, suteen aurkako prebentzio neurrien testuinguruan. AIpatutako pistak eragin eremu handi bat hartzen du, eta basoetara azkar iristea ahalbidetzen du.

Baso pista bat, artxiboko irudian.
Baso pista bat, artxiboko irudian. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Gordexolako Udalak lehiaketara atera ditu suteen aurka borrokatzeko ‘Beraskola-Etxebarria-Agirre’ baso pista hobetzeko lanak. 58.126,54 euroko aurrekontua (BEZa barne) dauka proiektuak, eta bi hilabeteko egikaritze epea jarri dute. Lanak egin nahi dituzten enpresek irailaren 8ra arte aurkez ditzakete beren eskaintzak.

Aipatutako baso pistak Beraskola auzoa eta Etxebarria eta Agirre baserriak lotzen ditu, eta 100 hektarea baino gehiagoko baso azalera hartzen du. Gaur egun, lehorreko pista bat da, eta lizitatzen diren hobekuntza obrak beharrezkoak dira, baso-pista nagusiaren izaerari eutsi ahal izateko.

Pista horrek eragin eremu oso zabala hartzen du, eta hainbat onura sortzen ditu, hala nola basoetara erraz eta azkar iristea haiek mantentzeko, hobetzeko eta garatzeko, suteen eta larrialdien kasuan, interkomunikazio azkarra izateaz gai. Horrek guztiak basoaren alderdi ekonomikoak, ekologikoak eta sozialak hobetzen laguntzen duela  zaehastu dute.

Lanak baso pistaren luzera osoan eta eragin eremuaren barruko bigarren mailako pistaren batean egingo dira, saneamendua eta zorua hobetzeko eta ezpondak egonkortzeko.

Proiektatutako lanek honako hauek barne hartzen dituzte: lurrak mugitzea, areka irekitzea, baso pistaren lu berdinketa berrikusi eta egokitzea, lur berdinketa trinkotzea, itxitura kendu eta jartzea, hodi eta zola bidezko saneamendua, eta agregakinekin finkatzea.