
CTPren (Pirinioetako Lan Komunitatea) 29. osoko bilkura burutzen ari zen Tolosan (Okzitanian), gaur 15 urte. Bertan ziren CTPko zortzi lurraldeetako presidenteak, EAE eta Nafarroa barne, Akitania, Midi-Pyrénées, Languedoc-Roussillon, Katalunia, Aragoi eta Andorrarekin batera.
Orduan Mugitu! desobedientzia zibileko mugimenduko zortzi ekintzaile igo ziren oholtzara eta ekintzaren zergatia adierazten zuten panfletoak jaurti zituzten. Bitartean, mugimenduko beste kide batzuk hiru tarta bota zizkioten Barcinari. Horietako bik aurpegian jo zioten eta hirugarrena, gorputzean.
Atentatu delitu bat egotzita, Barcinak 9 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen hiru ekintzaileentzat eta, sinesgaitza dirudien arren –Macron presidente frantsesari urte batzuk beranduago jaurti ziotenengatik isun bat baino ez zitzaion jarri erasotzaileari–, Auzitegi Nazionalak gogor zigortu zituen.
Epaiketan, tartek min egin ziotela adierazi zuen Yolanda Barcinak. Tartetan erabilitako merengea ez zela hain biguna ziurtatu zuen, «merenge frantsesa izanik» gogorragoa zelakoa baizik. Horrek erakusten du zein absurdoa izan zen prozedura guztia.
Auzitegiak bi urteko kartzela-zigorra ezarri zien hiru «tartalariei» –Ibon Garcia Garrido, Julio Martin Villanueva eta Gorka Ovejero Gamboa– eta beste urte bat gehiago Mikel Álvarez Forcadari, laugarren aktibista bati, «besoak altxatzen» ikusi zutelako tartek beren helburua lortu zutenean.
Prostata

‘Sani’, galdera bat uzten duen istorioa: «Moduluagatik ez balitz, zer?»

Galdakao zaharreko baserriak: XVI. mendetik 1936ra, bizilagun eta etxeen arrastoa dokumentatua
Hil ala (hobe) bizi
