22 MAI 2025 - 13:58h Ama hizkuntzaren erabilera Indian, hezkuntzaren arrakasta handia Duela gutxira arte hindiz eta ingelesez soilik irakasten zuten Indiako eskoletan, baina haur gehienen ama hizkuntza horiek ez direnez, zaila egiten zitzaien irakurtzen ikastea. Hala, Gobernuak erabaki zuen ama hizkuntza erabiltzea lehen urteetan, eta aldaketa horrek asko hobetu du hezkuntza sistema. Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. AFP Indian eleaniztasuna oso aberatsa da, baina eskolan hindia eta inglesa erabiltzen zuten orain arte irakasteko. Horrek, beste ama hizkuntza bat zuten haurrentzat ikastea askoz zailagoa izatea eragiten zuen. Arazo horretaz konturatu ostean, gobernuak aldaketak ezarri ditu hainbat eremutan ama hizkuntzaren erabileraren bidez, haurrek hezkuntza jasotzen dutela ziurtatzeko, eta pixkanaka eskolako hizkuntza ofiziala txetatzen joateko. Sekulako emaitzak lortzen ari dira. «Hindi hizkuntza erabiltzen nuen umeekin baina konturatu nintzen ez zutela ondo ikasten. Beldurra zuten, eta ez ziren nire galderak erantzuteko gai. Ez nuen uste Wadgi zubi-hizkuntza moduan erabili ahal izango genuenik haiek ulertzeko. Orain ez dago ume bakar bat ere erantzuteko gai ez denik», aipatu du Jashoda Khokariya irakasleak.Indian eskolatze handia dago, baina lortzen diren emaitzak eskasak izan ohi dira. Orain arte, 8 urterekin eskatzen den irakurketa mailara iristen ziren haurrak %39a besterik ez ziren. 15 urterekin egoera oraindik okerragoa zen, eta dagokion mailara iristen zirenak %15a ziren. Ikerketek diote lehen urteetan umeek hobe ikasten dutela euren ama hizkuntzan, baina Indiako ikastetxe gehienetan ez zen hori bermatzen. 2020an hezkuntza ministeritzak pauso garrantzitsu bat ematea erabaki zuen.Irakasleek idenfitikatutako arazoak erakundeekin eta ikasleen gurasoekin eztabaidatu zituzten, eta hindi hizkuntza erabiltzerakoan ikasleek ikasteko arazoak zituzten kasuetan euren tokiko hizkuntza erabiltzea gomendatzen hasi ziren. Moldatu egin behar izan diraIrakasleentzat ere aldaketa handia izan da, ez baitaude trebatuta haurrei irakasteko ama hizkuntza modu formalean erabiltzen. Hori dela eta, baliabideak prestatu dituzte.«Hasiera batean 100 eskoletan aplikatu genuen sistema hau, Rajasthaneko bi distritutan, Sirohi eta Dungarpurre, non Wagdi eta Garasiya hizkuntzak hitz egiten diren –azaldu du Sheeta Fageria Rajasthaneko Hezkunza zuzendariak–. Lehenik hiztegi hirueledunak osatu genituen, hindia, ingelesa eta bertako hizkuntza batuz». Dharmesh Jain Hezkuntza saileko langileak, hezkuntza planaren xehetasunak eman ditu: «Hiru estrategia prestatu genituen. Lehena irakasleek ikasleekin euren hizkuntza erabiltzea zen. Bigarren pausoa eskolako hizkuntza eta ama hizkuntza, biak, erabiltzea da. Azken pausoan irakasleak eskolako hizkuntzan trebatuko ditu ikasleak».Eredua aldatu dutenetik, familiak gehiago inplikatzen dira, orain eskolan ikasitakoa etxean landu dezaketelako, elkarrekin istorioak kontatuz edo ipuinak irakurriz, adibidez.