25 AOûT 2025 - 11:15h Gaurko egunez hil zen Bittor Iturria Lerete esku-huskako pilotaria eta gudaria Gurko egunez hil zuten alemaniarrek Bittor Iturria Lerete lapurtar pilotaria Bretainian. Frontoian zuen eskuin onak hainbat txapelketa irabazteko balio izan zion, eta Bigarren Mundu Gerran, ospe handia izan zuen granada jaurtitzaile gisa. Bittor Urrutiaren oroitarria Saran. (WIKIPEDIA) GAUR8 Bittor Iturria Lerete lapurtarra oso pilotari ezaguna zen pasa den mendearen lehen erdian, baina haren ospea Euskal Herriko mugetatik harago zabaldu zen Bigarren Mundu Gerran, erakutsi zuen ausardia eta granadak jaurtitzeko orduan zeukan trebetasunagatik. Granada jaurtitzaile zen pilotariaren ospea historiaren pasarteetan geratu da idatzita eta aitortuta.Hainbat txapela irabazi zituen Basusarriko Bordabarria baserrian jaio eta gerora Saran haziko zen Iturria gazteak esku huska modalitatean. Gerrako pasadizoakEstatu frantseseko Armadan egin behar izan zuen soldadutza Iturriak, 1934an. Lau urte beranduago gerrara joateko deitu zuten eta oso denbora gutxira egin zen ezaguna borroka lehen lerroan, alemaniarren kontra granadak jaurtiz.1940ko maiatzean, alemaniarren zazpi tanke suntsitu zituen granadak botaz. Larriki zauritua izan zen Dunkerken eta Ingalaterrako ospitale batera eraman behar izan zuten. Bi hilabete eskasera Etxegoien komandanteak deitu zuen Iturria gaztea jauskarien unitatean sartzeko proposatuz.Lehen Jauskari konpainia bilakatu zen haren unitatea, Britainia Handiko Armadako Aize Zerbitzu Bereziko indar berezien ondoan ere egin zuen borroka, instruktore izatera iritsi zen eta 1944ko abuztuan, 29 urterekin, hil zuten alemaniarrek Bretainian. Bittor Iturriaren omenezko oroitarria dago Saran, «Frantses Indar Askatuen heroia» eta «pilotari zintzoa» izan zela aitortzen duena.