17 SEPT. 2025 - 12:59h Sei hizkuntzatan automatikoki bikoizteko plataforma sortu du Elhuyarrek Bikoizketa automatikoko lehen plataforma jarri du abian Elhuyarrek. Sei hizkuntzatan egiten ditu bikoizketak: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, galegoa eta katalana, eta hainbat aukera eskaintzen ditu, azpitituluak sortzeko, ahotsak imitatzeko... Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. GAUR8 Elhuyar Fundazioak Euskal Herriko lehenengo bikoizketa automatikoko plataforma sortu eta martxan jarri du, ikus-entzunezkoak sei hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, galiziera eta katalana) bikoizteko eta jatorrizko ahotsak imitatzeko.Tresna berria Aditu plataforman integratu da. Plataforma hori, aukera berriekin, azpitituluak sortzeko plataforma izatetik automatikoki bikoizteko aukera eskaintzera igaro da orain.Horrela, bideo bat automatikoki beste hizkuntza batera bikoiztea «oso erraza izango» dela ziurtatu du Elhuyarrek asteazken honetan zabaldutako ohar batean. Bertan azaldu duenez, «nahikoa da edukia igotzea, aukeratutako helmugako hizkuntzara itzultzea eta bikoizketa aukeran klik egitea».«Erabiltzaileak une oro ikusi ahal izango du sortzen ari den emaitza, eta beharren arabera, emaitza horiek aldatzeko aukera izango du prozesuko urrats bakoitzean», zehaztu dute.Nabarmendu dute, bestetik, ikus-entzunezko eleaniztunak sortzeko prozesua erraztea dela helburua. Bide horretan, erabilera berriak eskaintzen ditu, hala nola, ahotsa imitatzea edo azpitituluak ahots bihurtzea.Aditu plataformak, Orai zentroak garatutako adimen artifizialean eta teknologia duten neurona-sareetan oinarritzen denak, hiru erabilera nagusi ditu hemendik aurrera: bideoen eta audioen transkripzioak eta azpitituluak automatikoki sortzea; transkripzioak eta azpitituluak itzultzea; eta bikoizketa aukera.Erabilera berri honetan, bideoen eta audioen transkribapenak eta azpitituluak automatikoki sortzeko eta horiek lanzteko aukera eskainiko du. Bikoizketa egiteko, hainbat aukera agertuko dira ahotsa sortzeko: besteak beste, «hizkuntz bakoitzarentzat ahots bat hautatzekoa (Elhuyarrek aurrez sortutako ahotsak dira), jatorrizko ahotsa imitatzekoa edota atzeko audioa mantendu eta kentzekoa».Bikoizketa automatikorako aukera berriak ‘aditu.eus’ webgunean daude eskuragarri.