19 SEPT. 2025 - 06:00h Mendea bete da Paul Torchy pilotua Donostiako Sari Nagusian parte hartzen ari zela hil zenetik Gaurko egunez, duela 100 urte, Paul Torchy pilotua zendu zen Lasarte-Oriako zirkuitoan Donostiako Sari Nagusian parte hartzen ari zela. Autoak zuhaitz baten aurka talka egin zuen eta istripuaren ondorioz hil zen gidari frantsesa. Paul Torchy, 1925ean. (WIKIMEDIA COMMONS) GAUR8 Paul Torchy 1897ko otsailaren 21ean jaio zen frantziar Estatuko Rouen hirian. Besteak beste, Le Manseko 24 orduak txapelketan parte hartu zuen 1923an eta hamahirugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean. Halaber, 1925eko Frantziako Sari Nagusian bigarren postuan geratzea lortu zuen, Louis Wagnerrekin batera. Hilabete gutxi batzuk geroago zendu zen, Donostiako Sari Nagusian parte hartzen ari zela istripua izan ostean. Mendea bete da gaur Paul Torchy pilotu frantsesa hil zenetik. Lasarte-Orian hil zen, Donostiako Sari Nagusian parte hartzen ari zela. Istripua izan zuen; bere autoak zuhaitz bat jo zuen eta talkaren ondorioz hil zen Torchy, 28 urte besterik ez zituela. Donostiako Sari Nagusia Lasarte-Oriako zirkuitoan egin zen auto lasterketa izan zen, 1923tik 1930era bitartean. Egin zen artean Estatu mailako era honetako lehiaketa garrantzitsuena izan zen, Espainiako Sari Nagusia ez baitzegoen errotuta garai horretan. Zortzigarren Donostiako Sari Nagusia 1930eko uztailaren 25ean egitekoak ziren, baina bertan behera utzi behar izan zuten arazo ekonomiko larriak tarteko, aurreko urteko urrian izan zen Wall Streeten erortzea. Ahalegin handiak eginda, azkenean lortu zuten urriaren 5ean lasterketa egitea. Hala ere, hori izan zen Donostiako Sari Nagusia izenaz egin zen azken lehiaketa, 1933an lasterketa berreskuratu zutenean Espainiako Sari Nagusia deitu baitzioten.