16 OCT. 2025 - 15:36h XARE Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak hilaren 22an ospatuko dituzte Barakaldon Hurrengo asteazkenean, Barakaldora helduko dira baliabide digitalen erabileran trebatu eta euskarazko sorkuntza bultzatzen dituen XARE Jardunaldiak. Clara Campoamor zentro zibikoan izango da tailerrak, hitzaldiak, eta jolasteko saio kolektiboak bilduko dituen hitzordua. Bi gazte sakelako telefonoekin, artxiboko irudian. (Guillaume FAUVEAU | FOKU) GAUR8 Hilaren 22an, XARE Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak egingo dituzte Barakaldon, 150 gazte ingururen parte hartzearekin.Udalak eta Azkue Fundazioak antolatuta, «euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak» ezagutaraztea du helburu, «hartzaile-kontsumitzaile izatetik, euskarazko ekosistema digitala aberastuko duten sortzaile eta garatzaile izatera pasatu daitezen».Clara Campoamor zentro zibikoan izango da jardunaldia, eta zortzi lantegi praktiko, bi hitzaldi interaktibo, Memeka lehiaketa, Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida kolektiboa eta zozketak izango ditu, Sara Zozayaren kontzertuarekin batera.Hiru gune izango ditu hitzorduak: tailerrak bilduko dituen ‘IKAS gunea’; ERA gunea hitzaldiak hartuko dituen ‘ERA gunea’ eta ‘JOLAS gunea’. Hiru taldetan banatuta, 9.00etan hasi eta 13.44ak arte txandatan hartuko dute parte ikasleek jarduera hauetan.Era horretara, «lanabes digitaletan trebatzeko eta horien aplikazio errealak ulertzeko» zortzi lantegi eta «arrasto digitalaz eta sare sozialetan modu arduratsuan jarduteko moduaz hausnartzeko bi hitzaldi interaktibo» izango dituzte gazteek, Memeka lehiaketarekin eta Egunean Behin joko saio kolektiboaz gain.Barakaldoko hau XARE jardunaldien laugarren geldiunea da 2025-2026 ikasturte honetan, Bilbotik, Iruñetik, Baionatik eta Barakaldotik pasatu ostean. Zornotza, Errenteria, Laudio, Donostia eta Gasteiz izango dira ekimenaren hurrengo geltokiak.2017an abiatu zenetik, 14.340 gaztek hartu dute parte XARE jardunaldietan, eta ikasturte honetan 4.570 gazte gehiagorengana helduko da.