GAUR8

40 urte eta 73 segundo: Challeger transbordadoreak utzitako arrastoa

Duela 40 urte, 1986ko urtarrilaren 28an, goizeko 11.38an, hegaldia hasi eta 73 segundotara Challenger transbordadoreak eztanda egin zuen zuzenean munduko milaka milioi telebista-ikusleren aurrean.  

Eztandaren irudia. (NASA)

Duela 40 urte, 1986ko urtarrilaren 28an, goizeko 11.38an, Challenger transbordadorea betiko galdu zen. Mikel Zubimendik erreportaje zehatz batean gogorarazten duenez, komunikaziorako bi satelite orbitan jarri behar zituzten, beste sateliteen eta lurreko kontrolaren arteko lotura egiteko. Hirugarren bat ere orbitaratu behar zen, Halley kometaren ibilerak aztertzeko.

Challengerek, baina, bazuen bestelako misio bat, sinbolikoagoa, kuttunagoa. Transbordadoreko zazpi astronautako tripulazioaren artean, astronauta ez zen partaide bat zegoen, Christa McAuliffe irakaslea. 

Hiru urte zerbitzuan, bederatzi espedizio, hirurogeita bi egun espazioan eta ia mila orbita Lurrera. Challenger transbordadore espaziala horretaz guztiaz eta gehiagoz harro egon zitekeen: lehen emakume astronauta estatubatuarra, lehen astronauta afroamerikarra, ibilaldi espazial bat egin zuen lehen emakume estatubatuarra eta Kanadako eta Herbehereetako lehen astronautak eraman zituen.

Beste marka bat gehitu nahi zuen: lehen aldiz zibil bat espaziora eramaten izango zen. Jaso zituzten 11.000 proposamenen artean, ohorea bigarren mailako maistra bati egokitu zitzaion, Christa McAuliffe-ri, espaziotik klaseak emango zituena. Ezin izan zen. 73 segundutan, heroina izatetik martiri izatera pasatu zen. 

Eztanda 1980ko hamarkadako irudi ikoniko eta gertakari esanguratsuenetakoa bihurtu zen eta aztarna sakona eta herrialde oso bat shock egoeran utzi zuen.