06 FéV. 2026 - 16:03h Pokemoni guztiz eskainitako parke tematikoa zabaldu dute Tokion Turismoak gora egin du Japonian, eta hori aprobetxatzeko mundu mailan ezaguna den Pokemon frankiziari eskainitako parke tematikoa zabaldu dute, turistak erakarriko dituelakoan. 26.000 metro karratuko hedadura dauka, bi gunetan banatuta, eta egun oso bat behar da txoko guztiak aztertzeko. Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. GAUR8 Pokemon frankizia 1996an sortu zen Gameboy bideokonsolen joko bezala. Sekulako arrakasta izan zuen mundu mailan eta ordutik etengabe atera dira jokoak plataforma desberdinetarako. Sakeleko telefonoetarako atera zuten Pokemon Go jokoak adin desberdinetako zaleak batu zituen. Telesailak ere ikusle ugari bildu zituen, eta duela urte gutxi akzio errealeko filma ere estreinatu zuten Pikachu, pokemon ezagunena, protagonista zuena. Karta jokoak publiko helduago bat erakartzen du eta mundu mailako lehiaketak sustatzen ditu. Frankizia japoniarra izanik, Japonian bertan biltzen ditu zaletu gehienak. Pokemonek 30 urte betetzen dituen urte honetan, Tokion hari eskainitako lehen parke tematikoa inauguratu da, ‘PokePark Kanto’ deiturikoa, Yomiuriland atrakzio parkearen baitan txertatua. Guztira Pokemoni eskainitako 26.000 metro karratu prestatu dituzte. Osorik ikusteko egun oso bat behar da. Japoniak turismoan gorakada nabaritu du azken urte hauetan, eta turismo horren parte bat erakartzeko xedea du zonalde tematiko honek. Bi zati izango ditu, Forest, naturan pokemonak bilatzeko lekua, eta Sedge Town, atrakzioen, desfileen eta denden espazioa. Pokemon «pocket monster», poltsiko-munstroak, deitzen dira joko zein telesaileko entrenatzaileek poltsikoan sartzen diren bola batzuetan gordetzen dituztelako. Bola horiek, pokeballak, erosteko aukera egongo da parkeko dendan, baita parkean bakarrik salduko den merchaindising berezi pila bat ere.