GAUR8

Jon Insausti, Donostiako alkatea, Aizepe elkarteari buruz

Jon Insausti, Donostiako alkatea, NAIZ Irratiko estudioetan izan zen asteazkenean. Jorratu zituen gaien artean, Aizepe elkartean berriki izan den gertaera.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Azken egunotan zabaldu denez, Donostiako Aizepe elkarte gastronomikoak bazkide bat kaleratu du 2024an emakume bat sukaldean sartzen uzteagatik. Parte Zaharreko elkarteak ez die emakumeei bazkide izaten uzten, ezta sukaldean sartzen ere, barne araudian zehaztutako data, egoera eta baldintzetan izan ezik.

Gainera, Danborradan emakumeei parte hartzen uzten ez dien bakarra da. Eta ‘Hirutxuloko Hitza’-k zabaldutako informazioaren arabera, Aizepek Irungo eta Hondarribiko alarde baztertzaileetako kideak gonbidatu ditu aurten elkartearen danborradara.

Asteazkenean Jon Insausti alkatea NAIZ Irratiko estudioetan izan zela baliatuz, Peli Lekuona kazetariak elkarte horren jarreraz galdetu zion hiriko agintari nagusiari. Insaustik eskaera egin zien elkarteko bazkideei emakumeak onartzeko, baina barruan aldatu beharreko egoera bat dela gaineratu zuen.

Horrez gain, Donostiako aktualitatearekin zer ikusia duten beste hainbat gai ere jorratu zituen Insaustik. Legegintzaldi erdian Eneko Goiaren lekukoa hartu eta karguan 100 egun bete dituen honetan, atxilotuen jatorria publiko egiteko erabakia, Riberas de Loiolan egingo diren etxebizitzen aurkezpenak jasotako kritikak, hiriaren elitizazioa, hiriaren turistifikazioa...

Elkarrizketa ikusi nahi duenarentzat, esteka honetan dago ikusgai bideoa.