Udako solstizioak badu zerbait, landareak eta pertsonak elkartzen dituena. Landare bedeinkatu, ez bedeinkatu, su eta erritu artean mugitzen da San Joan eguna. Suak erretzen du amaitu den zikloa eta ihintza berritan bildutako landareekin hasten da berria. Solstizioa babesa ere bada.
Euskal Herrian zehar, batean eta bestean daude adibideak. Antzekoak maiz, baina ez guztiz berdinak. Bizkaiko Berrizen iratzea nola, Gipuzkoako Seguran garia, elorria eta arrosa, eta Irunen iratzea, elorri zuria eta erramua dira. Nafarroa aldera jaitsiz, ostera, landare konbinazioa aldatzen doa.
Landare bedeinkatu, ez bedeinkatu, su eta erritu artean mugitzen da udako solstizioa edo San Joan eguna. Zalantzarik ez da, ordea, duela gutxi arte oso zabaldutako ohiturak izan direla horiek guztiak. Baina, zergatik? Zertarako?
Udako solstizioan suarekin batera amaitzen da ziklo bat eta aldentzen saiatzen gara txarrak diren horiek. San Joan eguneko garo edo ihintza berriarekin edota eguna argitu aurretik bildutako landareekin hasten da ziklo berria, ona den hori etxera erakartzeko. Ziklo aldaketa horrez gain, ordea, San Joan eguneko errituek badute beste helburu bat, hainbat ikerketetan ikertu dena eta guztiek bat egiten dutena: babesa.
San Joan bezperako sua, goizeko lehen orduetako ihintzarekin egindako bainuak, landareak eta loreak bedeinkatzeko ohitura eta landareekin San Joan erramuak edo sortak egitea, San Joan egunaren inguruko errituen barruan kokatzen dira Etnikerrek egindako “Casa y familia en Vasconia” liburuan “Símbolos protectores de la casa” izenburupean aipatzen den moduan.

«Adimen artifiziala bai edo bai helduko da, eta, gainera, ondo dago existitzea»

LABeko Idazkaritza Feminista, 30 urteko borroka eraldatzaile baten kronika

«Ibaitik itsasora» edo «genozidio» hitza aipatu ezin direnean
Zopa bat ogi pusketekin
