
Susan Sarandonek (jaiotza izena, Susan Abigail Tomalin; New York, 1946)) antzerki ikasketak egin zituen New Yorkeko Catholic Universityn. Han ezagutu zuen Chris Sarandon, 1967-1979 bitartean senarra izango zuena.
‘Joe, amerikar herritarra’ satira politikoan egin zuen debuta, 1970ean, drogazale baten papera jokatuz. Hollywooden zenbait filmetan bigarren mailako paperak egin ondoren, ‘The rocky horror picture show’ filme ikonikoan jokatu zuen paperak antzezleen, kritikaren eta ikusleen oniritzia jaso zuen, antzezpenaren indar handiagatik.
Estatu Batuetako zinemako emakume ospetsuenetako bat da; adinean aurrera egin ahala hobekien moldatu denetako bat. Film aipagarri asko ditu, baina guztion memorian betiko geldituko da batez ere bi lanengatik: ‘Thelma eta Louise’ (1991, Ridley Scott) eta ‘Heriotza zigorra’ (1995, Tim Robbins).
1995ean Donostia saria jaso zuen Zinemaldian eta 1996an antzezle onenaren Oscar saria ‘Heriotza zigorra’ lanagatik.
Beroketa globala ozen salatu du, baita ere palestinarren genozidioa. Eta azken gai honek ekarri dizkio arazo ugari. Lanak galdu ditu eta United Talent Agency (UTA), Hollywoodeko talentuen agentzia nagusiak, bera ordezkatzeari utzi zion manifestazio batean juduei buruz esandakoengatik.
Aurten Bartzelonan ospatu diren Goya sarietan hamarkadatan sakabanatutako euskal presoen egoeraz galdetu zuen prentsaurreko jendetsuan. Hunkituta agertu zen senideek Zinemaldian egin zituzten mobilizazioekin.

«Kutxak zabaltzen hasitakoan harrituta galdetzen nuen: ‘Hau guztia Imanol Urbietarena da?’»

«Hau da nire fantasia, Euskal Herriari begiratzen diona eta oihartzun egin beharko ligukeena»

Marokoren «momentum»-a
Amagoia eta biok
