
Anwar Ibrahim Malaysiako lehen ministroak iragarri duenez, abenduan Myanmarrera 6.500 migratzaile deportatzeko asmoa du Gobernuak. Horietako gehienak rohingyak dira. Duela astebete eskas, Nazioarteko Justizia Auzitegiak Myanmarrek 2017an rohingyen aurkako genozidioa egin zuela ebatzi zuen. Herrialde horretako Armadak sarraskiak egin zituela aitortu arren, Anwarrek deportazioak defendatu zituen, haren hitzetan, nazioarteko legediarekin «bat egiten» baitute. Gainera, «jazarpenetik ihes egin zutenen itzulera duina eta segurua bermatu»-ko dutela adierazi zuen. Anwarrek onartu du, hala ere, asiloa eskatzen duten asko «erregimen militarraren biktimak» izan zirela, baina Malaysiak «ezin du hainbeste errefuxiatu hartzen jarraitu», esan du. Urtarriletik hona, 10.000 rohingya baino gehiago deportatu dituzte Myanmarrera, nahiz eta herrialdearen egoera humanitarioa larria den. Nazio Batuek kezka agertu dute deportazio masibo horien gorakadagatik.
Bizi nahi dut

«Oraindik ere badago zori puntu eta zoro puntu eder bat txapelketan»

Eskuin muturrak ez zaitu konbentzitu nahi: zure erreakzioa nahi du

