2026 MAI. 07 - 14:38h Aurpegian erredurak dituzten pazienteentzako maskarak egiten ditu MSFek Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak plastikozko maskarak prestatzen ditu aurpegian erredurak dituzten Gazako pazienteentzat. Gerra eta blokeoaren ondorioz erabiltzen duten materiala lortzea zailagoa da orain, eta gainera paziente gehiago daude, beraz, zerbitzua eskaintzea erronka bat da. Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GAUR8 Erredurak dituzten Gazako pazienteak 3D teknikaz egindako maskara gardenekin tratatzen ari dira Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko (MSF) klinikak. Azaldu dutenez, maskara horiek aurpegiko zauriak estutzen ditu eta sendatzen laguntzen du. Rawad Abu Sultan fisioterapeutak azaldu duenez, pazientearen aurpegiaren inpresioa hartzen dute eta plastikozko moldeetan jartzen dute; Frantziatik jasotzen duten PTG materialarekin egiten dituzte. «Berotu egiten dugu labe batean biguntzeko eta forma emateko erraza izateko, eta gero lehortzen uzten dugu aurpegiaren inpresioa lortzeko. Hori da gero pazientearen aurpegian jarriko duguna», dio adituak. Mohammed Al Qatrawi da Gazako klinika horren MSF-ko fisioterapeuta arduraduna. «3D maskarak egiten dituen departamentuaren helburu nagusia da haur eta pazienteei irtenbide bat ematea, batez ere aurpegian eta lepoan erredurak dituztenei, euren zauriak sendatu eta ondorengo arazoak saiesteko. Etxeko erredurak zein gerrak eragindakoak tratatzen ditugu».Al Qatrawi-ren arabera, pazienteak aldizkako jarraipena behar du eta maskara egunean 18 orduz eraman behar du, oihalezko beste maskara batekin txandakatuz. Azken aldian lana konplikatu egin zaie, paziente asko dituztelako gerran zauritu direnak. «Egoera zaila bilakatu da eta materialak lortzea ez da erraza gerra eta blokeoarengatik. Egia eran, erronka handi bat da orain zerbitzu hau modu egokian eskaintzea», aipatu du. Yahya Nasman txikiak lepoa erreta du. Bere aita Abdul Karim Nasmanek dio Mugarik Gabeko Medikuek semearen «zauriak ondo sendatu» dituztela eta ondo zaindu dutela, eta horri esker asko hobetu dela, baina espero duela oraindik gehiago hobetzea.