GAUR8

Aste honetako aurrerapenean, suizidioa eta zahartzaroa

Zahartzaroa eta tristura bidaideak izango direla oso barneratuta dago jendartean, adinekoak triste egotea ‘normaltzat’ jotzeraino. EHUko Qualiker ikerketa taldeak fokua jarri du binomio horretan, eta suizidiorainoko tristuraren nolakotasuna ikertu du.

Este navegador no soporta el elemento video.


EHUko Qualiker ikerketa-taldeak berriki ikerketa bat egin du adineko pertsonen egoera sozioemozionala aztertzeko. Hego Euskal Herriko 65 urtetik gorako 378 herritarrek parte hartu dute bertan, euskal eta erdal hiztunak denak. Euskal Herrian adinekoen ideazio suizidaren inguruan eta lagin esanguratsu batekin egiten den lehen ikerketa da.

Normalean literatura zientifikoan adinekoekin egiten diren ikerketak tamaina horretakoak izaten dira, zaila delako adinekoengana iristea. Parte hartzeko irizpidea izan da dementziarik ez izatea edo galera kognitibo esanguratsurik ez izatea. Datuak argigarriak izan dira, %13k adierazi du ez duela bizitzen jarraitu nahi, eta %3k bere buruaz beste egiteko pentsamenduak dituela aitortu du.

«Adinekoak triste ikustea normaltzat jotzen da. Alderantziz, adinekoak pozik, bizipozez, ikusten ditugunean, horrek ematen digu arreta, eta esan ohi dugu ‘nik horrela iritsi nahiko nuke zahartzarora’. Hori oso lotuta dago zahartzaroari buruz daukagun irudiarekin», azaldu du Joanes Lameirinhas Ortuostek, ikerketa taldeko kide, psikogerontologo eta EHUko Psikologiako irakasle eta ikerlaria denak.

Gai horixe aukeratu dugu NAIZ Irratiko Zebrabidea saioan nabarmentzeko, baina beste hainbat ere aurkituko ditu irakurleak aste honetako GAUR8ren alean.