
Duela 30 gertatu zen Oklahoma Cityko bonba erasoa, orotara 168 hildako egon ziren eta 680 pertsona baino gehiago zauritu ziren. Eraso sonatua izan zen eta ondorio latzak utzi zituen: eztandak beste 324 eraikin kaltetu zituen 16 etxaldiren erradioan, hurbileko 258 eraikinetan apurtu zuten kristala, eta 86 auto suntsitu edo erre zituen.
Hiriaren erdialden gertatu zen atentatua, goizeko bederatziak aldera. FBIaren agentziak aurreko urteetan bi bahiturekin egindako kudeaketaren ondorioz izan zela diote hainbat iturrik; izan ere, Gobernuaren aurkako bi militar ohik bonba-kamioi bat leherrarazi zuten Oklahoma Cityko FBIren kuartelaren aurrean.
652 milioi dolarreko galerak eragin zituela kalkulatzen da. Tokiko, estatuko, administrazio federaleko eta munduko agentziek erreskate lan zabalak egin zituzten bonba erasoaren ondoren. 665 soroslek parte hartu zuten erreskate eta berreskuratze lanetan.
Leherketa gertatu eta 90 minuturen buruan, Timothy McVeigh Oklahomako errepidetako polizia batek geldiarazi zuen matrikularik gabe gidatzearren eta legez kanpo armak eramatearren. Auzitegiko frogek azkar uztartu zituzten McVeigh eta Terry Nichols erasoarekin. Nichols atxilotu zuten, eta egun batzuetan, karguak jarri zizkieten biei. Gerago, Michael eta Lori Fortier konplizeak zirela ezagutu zen.