
1968an, Frankismo bete-betean, Gipuzkoa salbuespen-egoeran zegoen; pertsonen eskubideak etenda geratzen ziren eta euskal herritarren aurkako errepresioak ez zuen mugarik. Dozenaka pertsona atxilotu zituzten epailearen agindurik gabe, horietako asko inkomunikatuta egon ziren egunetan zehar, baita asteak ere, eta itaunketak egin zizkieten. Horietan, tortura ohiko praktika izaten zen polizien eta guardia zibilen artean. Gogoan izan behar dira urte hartan Andoni Arrizabalagak jasandako torturak, Telesforo Monzonek “Itziarren semea” abestiaren letra eskaini baitzion. Urte hartako maiatzaren 1ean bakarrik, Donostian, 30 pertsona atxilotu zituzten manifestazio batean. Errepresio dispositibo horren buru Enrique Oltra Molto Gipuzkoako gobernadore zibila zegoen. Urte haietan beldurra eta errepresioa izan ziren nagusi, baina baita erresistentzia ere. Paco Mariren irudian, Gipuzkoako gobernadore zibil Enrique Oltra Molto, 1968an Eibarko arma-fabrika batera egindako bisitan.