
Euskal Herriko inauteri garrantzitsuenetako bat Zuberoako maskarada da, normalean urtarriletik martxora bitartean ospatzen dena. Urtero, Zuberoako herri bateko gazteak arduratzen dira antzezpenak antolatzeaz, eta igandero inguruko herrietan zehar ibiltzen dira. Maskarada bi zatitan egituratzen da: goizean egiten den barrikada eta arratsaldean egiten den ofizioa. Parte-hartzaileak sinbolikoki kontrajarritako bi taldetan banatzen dira: gorriak eta beltzak. Lehenengoek ordena, diziplina eta dantza irudikatzen dituzte; bigarrenek kaosa, iseka eta kritika soziala. Bi taldeen arteko borroka sinbolikoa gorriek beltzen aurka lortutako garaipenarekin amaitzen da beti, horrela ordenaren berrezarpena antzeztuz. Goian ageri den argazkia 1921ean Mendikotan egindako maskaradan ateratakoa da.

Espainol ez-nazionalista baten adierazpena (parodikoa, edo ez hainbeste)

«Udan nabaritzen da jende gehiago dabilela, baina ez da garai batean bezala»

«Gerra Zibilak etena ekarri zuen euskal kulturara, baina ez zen basamortua izan»
