
Gaur egun, bideozaintza-sistemak oinarrizko tresnak bihurtu dira etxe, negozio eta espazio publikoen segurtasuna bermatzeko. Sistema hauen aurrekari bat Marie Van Brittan Brown (New York, 1922ko urriaren 30a – Jamaika, 1999ko otsailaren 2a) afroamerikarrak asmatu zuen sistema da. Erizaina eta asmatzailea, beharrak bultzatuta telebista zirkuitu aurrerakoi bat asmatu zuen.
Marie New York hirian bizi zen 1960ko hamarkadan. Gauetan lan egiten zuen erizain bezala, eta Albert Brown senarra egunez sarritan etxetik kanpo egoten zen, teknikari elektronikoa zelako. Auzoan zegoen kriminalitate-tasa handiak eta poliziaren erantzun-denbora luzeak, etxea eta familia seguru egon zitezen, zerbait asmatu behar zutela pentsatzera eraman zuen.
Segurtasun sistema bat garatu zuten, egoiliarrak etxeko edozein lekutatik ikusi eta haiekin komunikatzeko aukera izateko. Sistema horrek bideokamera bat, monitore bat, mikrofono bat eta interkomunikazio-sistema bat zituen. Beste ezaugarri bat ere bazuen: izu-botoi bat, poliziari edo larrialdietan segurtasunari abisatzen ziona.
Sistema horren bidez, erabiltzaileak telebista erabil zezakeen bere atearen aurrean zegoen pertsona ikusi eta haren ahotsa entzuteko.
Etxean erabiltzeko diseinatu bazen ere, negozio asko hasi ziren erabiltzen, oso eraginkorra zen eta. 1966an Albert Brown senarrarekin batera erregistratu zuen 3.482.037 patente zenbakiarekin eta 1969an eman zieten.

«Txapelketan zehar irabazi dut kinieletan postu bat eta horrek izugarri pozten nau»

«Lehen finala izanen da helburu bezala dudana txapela irabaztea»

«Nire buruari baimena eman diot hasieratik txapelari begiratzeko»

«Finalean Euskal Herri osoko publikoa izan arren, ez dut ahaztu nahi non garen»
