
Basauriko Udaleko Berdintasun sailak ‘Indarkeria bikarioa indarkeria matxista da’ izeneko jardunaldiak egiten arri da aste honetan. Zehazki gaur hasi eta bihar arte luzatuko da jardunaldien programazioa.
Gaian sakontzea eta elkarrekin estrategiak pentsatzea dira ekimenaren helburuak, indarkeria bikarioa ikusarazteko eta laguntza eta aldarrikapen sareak ehuntzeko.
Basauriko Udalaren arabera, indarkeria bikarioa «indarkeria matxistaren adierazpide bereziki ankerra da, zeinaren bidez gizon batzuek bilatzen baitute beren jabetzapekotzat jotzen dituzten emakumeak menderatzen eta kontrolatzen jarraitzea».
Horrela, bada, ostegunean, 18.30etik 20.30era, ‘Dena aldatzera goaz!’ mahai ingurua egingo da Marienean. Ostiralean, berriz, ‘Arrancamiento’ antzezlana izango da Ibaigane Kultur Etxean, 18.00etan (sarrerak doan izango dira eta Marienean eskura daitezke).
Herritar guztientzako ekimen horiez gain, ostiralean indarkeria kasuak artatzen dituzten langileentzako prestakuntza saioa izango da ostiralean; indarkeria matxistaren biktimak artatzeko erakunde arteko koordinaziorako udal protokoloan parte hartzen duten eragileei zuzenduko da bereziki (Berdintasun Atala, Gizarte Zerbitzuak, Udaltzaingoa, Osakidetzako langileak eta Ertzaintza), eta beste udalerri batzuetako berdintasun teknikariek ere hartuko dute parte.

Mikrobiota eta osasun mentalaren arteko lotura harrigarriak

«Teletetxoak», erretrobisoreak eta motxilak: torturaren itzala euskal gazterian

«Nire buruari baimena eman diot hasieratik txapelari begiratzeko»

«Euskal Herrikoan kantatzea ederra litzateke, Xalbadorren garaitik ez da baxenabartarrik»
