Federico Hamargarrena erregearen aurrean dimisioa eman du Mette Frederiksen lehen ministro danimarkarrak, bere koalizioak azken hauteskundetan izandako beherakadagatik. Hamabi alderdi daude parlamentuan eta, haiekin erronda egin ondoren, Gobernua osatzeko lidergoa nork hartuko duen ari dira eztabaidatzen. Erregeak Frederiksen lehen ministro kargugabetuari eman dio horretarako ardura hasiera batean.
Frederiksen alderdi sozialdemokratakoa da, eta bera barne hartzen duen ezkerreko blokeak 179 eserlekutatik 84 lortu ditu. Eskuineko blokeak, 77. Gehiengo absolutua lortzeko 90 behar dira. Moderatuek 14 lortu dituzte eta, beraz, erabakiorrak izango dira. 2022ko hauteskundeen ostean, sei hilabete behar izan zituzten akordiora iristeko.
Alderdi sozialdemokrata izan da bozkatuena, botoen %21,9arekin. Alabaina, 1903tik izandako emaitzarik txarrena eduki du eta 38 eserleku izango ditu. Gaur egungo gobernuaren higadura da gakoetako bat, baina migrazioaren eztabaida eta ongizate estatuaren inguruko tentsioa ere aipatu daitezke. Alabaina, lortu du lehen indarra izaten jarraitzea, eta batik bat AEBren Groenlandia bere egiteko asmoei lehen ministroak emandako erantzunean izan da hein hundi batean.
Frederiksen 2019tik dago boterean eta hirugarren mandatu bat egin nahiko luke. Aurreko gobernuan sozialdemokratak, liberalak eta moderatuak egon dira, baina elkarrekin 70 eserleku dituzte. Beraz, beste aliantza batzuk lortu beharko ditu.

Espainol ez-nazionalista baten adierazpena (parodikoa, edo ez hainbeste)

«Motorra eta martxak aldatu behar zaizkio abertzaletasunari, softwarea aktualizatu behar da»

«Udan nabaritzen da jende gehiago dabilela, baina ez da garai batean bezala»

«Gerra Zibilak etena ekarri zuen euskal kulturara, baina ez zen basamortua izan»
