Juantxo Egaña
Argazkilaria

Lekeitioko «Clotilde» ontzia Donostiako kaian, 1917an

(RICARDO MARTIN. PHOTO CARTE FUNTSA. KUTXATEKA.)

1917ko ekainaren 5ean, arrantzan ari zela, "Santa Ana" arrantza-baporetxoak istripua izan zuen Donibane Lohizuneko uretan, galdarak eztanda egin ostean. Goizeko lehen orduetan gertatutako deflagrazioak baporetxoaren kroskoan ur-bide bat ireki zuen berehala, eta, minutu gutxian, arrantza-ontzia, bere upeltegietan 567 kilo antxoa zeramatzala, erabat desagertu zen. Zorionez, inguruan Lekeitioko bi lurrunontzi arrantzatzen ari ziren, "Bidasoa" eta "Clotilde". Azken horren patroia eta jabea Celestino Badiola zen. Ezbeharraren ikusgarritasuna eta berehalako hondoratzea gorabehera, leherketaz ohartzean, bi lurrunontzi horietako arrantzaleak erreskatera joan ziren, eta “Santa Ana” ontziko tripulazio osoa salbatu zuten. Onik atera ziren tripulatzaileetako zortzi Hondarribiko portura eraman zituzten "Bidasoa" ontzian; goizeko hamarrak aldera, berriz, gainerako lau tripulatzaileak “Clotilde” baporetxoan iritsi ziren Donostiako kaira, patroia bera eta leherketak gehien kaltetu zituen zaurituak barne. Iritsi zirenean, zaurituak urgentziaz eraman zituzten sorospen-etxera. Ricardo Martinen argazkian, "Clotilde" ontziko tripulatzaileak agertzen dira, Donostiako kaian.