Juantxo Egaña
Argazkilaria

Bilboko zinegotzien kargu uzte historikoa, 1934an

(BILBOKO UDAL ARTXIBOA. FOTO ALONSO (FRANCISCO ALONSO CASTRILLEJO).)

Tentsio politiko handiko gertaera bat bizi izan zen Bilboko udaletxearen atarian 1934ko irailaren 7an, zinegotzi talde batek karguak behin betiko utzi zituenean funtzionarioen eta herritarren txaloen artean. Tartean zen Nicolas Madariaga Astigarraga Eusko Abertzale Ekintzako (EAE-ANV) militantea eta Julen Madariaga ETAko kide historikoaren aita -eskailerak jaisten eskuinetik hirugarrena-. Bilboko dimisio kolektiboa ez zen ekintza isolatua izan, Ernesto Ercoreca Regil alkate errepublikanoari eta aste batzuk lehenago Bizkaiko gobernadore zibilak kargugabetu zituen zinegotziei elkartasuna adierazteko protesta baizik. Gatazka 1934ko udako krisi munizipalistan sortu zen, Estatuko agintariak Kontzertu Ekonomikoa murrizten saiatu zirenean eta haren defentsan mobilizatutako euskal udalbatzak zigortu zituztenean. Estatuko gobernuaren inposizioen aurrean aktei borondatez uko egitean, Madariagak eta gainontzeko zinegotziek erabaki hori duintasun instituzionalaren eta intsumisio herrikoiaren sinbolo bihurtu zuten.