JUN. 10 2025 - 07:30h Gaur 130 urte jaio zen Hattie McDaniel, Oscar saria irabazi zuen arraza beltzeko lehen pertsona Oscar saria irabazten lehen emakume beltza izan zen Hattie McDaniel duela 130 urte jaio zen Wichitan, AEBetan. Sari hori jaso zuen hotelean pertsona beltzek ezin zuten sartu, eta ondorioz beste protagonistetatik aparte mahai txiki batean egon behar izan zuen. Gaur bezalako egun batean jaio zen Hattie McDaniel, duela 130 urte. (Wikimedia) GAUR8 1895eko ekainaren 10ean jaio zen Hattie McDaniel, duela 130 urte gaur bezalako egun batez. Oscar saria irabazu zuen arraza beltzeko lehen aktorea izan zen McDaniel, ‘Gone with tje wind’ filmean Mammy paperagatik. 57 urte zituela hil zen, bular minbiziak jota.Hemezortzi urte zituela oholtzaratu zen lehen aldiz, veudebilletan (komedia bizia, musikarekin eta dantzarekin osatua) eta irratietan kantatzen zuen. Hollywoodeko ospetsuen kalean bi izar ditu, irratiko zein zinemako lanengatik. 1932an hasi zen zinema munduan sartzen, eta orotara 300 filmetan baino gehiagotan hartu du parte nahiz eta kredituei begiratuta 80 bat filmetan bakarrik agertzen den. Gainera, gehienetan neskamearen papera antzeztea egokitu izan zitzaion. Eta hala aitortu omen zuen elkarrizketa batean neskame paperak bakarrik egiten zituelako: «Nahiago dut neskamearen papera antzeztu eta astean 700 dolar irabazten dituen neskame bat izan eta 7 irabazi baino». 1940an antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen eta mugarri izan zen afroestatubatuarren lorpenentzat. Hala ere, sari-banaketaren zeremoniak arraza-bereizketako arauak zituen hotel batean egin zenez eta pertsona beltzek sartzeko baimenik ez zutenez, McDanieli eserleku bat esleitu zitzaion mahai txiki batean, protagonistetatik urrun. Hiriko hilerri nagusiak ere uko egin zion, bera hil zenean ez baizitzaien uzten azal beltzeko pertsonei zurien leku berean lurperatzen. Estatu Batuetan, 1965ean amaitu zen segregazioa. Eta beraz, 1999an, zenotafio bat eraiki zuten haren omenez, Angelus-Rosedale Cemeteryn dago lurperatuta.