GAUR8

Gaur 45 urte hil zen Alejo Carpentier idazlea

1980ko apirilaren 24ean hil zen Alejo Carpentier idazlea Parisen, gaur 45 urte, 76 urte zituela. XX. mendeko Latinoamerikako idazle garrantzitsuenetariko bat izan zen. Hil eta urte batzuk pasa ziren arte ez zen jakin Suitzan jaioa zela eta ez Habanan, uste zen bezala.

Alejo Carpentier idazlea.
Alejo Carpentier idazlea. (Wikimedia Commons)

Gaurko egunez zendu zen Alejo Carpentier idazlea, 76 urte zituela. Latinoamerikako literaturaren goraldian eragin nabarmena izan zuen eta XX. mendeko idazle garrantzitsuenetariko bat bilakatu zen. Batik bat idazle bezala lan egin bazuen ere, kazetari lanak ere egin zituen eta musikologo lanetan musika ikerketa eta kontzertu ugari antolatu zituen.

Bere bizitza osoan Habanan jaioa zela uste bazen ere, hil eta urte batzuetara forgatu zen Lausanan, Suitzan, jaio zela. Ama errusiar jatorriko hizkuntza irakaslea zuen eta aita arkitekto frantsesa izan zen. Carpentier jaio zenean joan ziren Kubara bizitzera. Han, aitak literatura eta musika irakatsi zizkion eta horrek eragin handia izan zuen bere lanean. Aitak etxetik alde egin zuenean ikasteari utzi behar izan zion, lanean hasi behar izan zuelako.

Bigarren hezkuntzaren zati bat Parisen egin zuen, musikaren teoria eta pianoa ikasteko. 1917an Habanan bueltan zelarik, bigarren hezkuntzako institutuan sartu zen eta beranduago, 1920an, arkitektura ikasketak hasi zituen baina gero utzi egin zituen.

Eleberriak, ipuinak eta saiakerak idatzi zituen. Bere lan ezagunenen artean ‘¡Écue-Yamba-O!’, ‘El reino de este mundo’, ‘Los pasos perdidos’, ‘Guerra del tiempo’, ‘El recurso del metodo’, ‘Concierto barroco’ eta ‘La consagracion de la primavera’ dira nabarmenenak.