
1895eko otsailaren 2an, igandez, “Vizcaytik Bizkaira” estreinatu zen Bilbon, Resurreccion Maria de Azkuek idatzitako hiru ekitaldiko zarzuela. Obrak euskal jendartearen espainolizazioa salatzen zuen, eskola “nazionalaren” eta soldadutzaren bidezkoa, eta eragin handia izan zuen. Ondorengo egunean, Bilboko “Euzkeldun Batzokija”-k omenaldi bazkaria antolatu zuen Azkueren eta zarzuelako aktoreen omenez. Sabino Arana, “Bizkaitarra” egunkariko zuzendaria, txundituta gelditu zen obrarekin, eta astekariaren bi zenbaki eskaini zizkion, urte bereko otsailaren 17an eta 24an argitaratuak. Otsailaren 24ko zenbakiko ohar batean, “Bizkaitarra”-k salatu zuen Espainiako gobernadoreak 200 pezetako isuna jarri zuela gobernuaren baimenik gabe bazkaria antolatzeagatik. Goiko argazkian eserita agertzen dira Sabino Arana Goiri, ezkerretik bigarrena; Felix Landaburu, hirugarrena, eta Resurreccion Maria de Azkue, laugarrena. Zutik, ezkerretik laugarrena, Galo Alvarez Arteta da. Gainerakoak zarzuelako aktoreetako batzuk dira.

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
