
Afrikako lehenengo emakume presidentea izan zen Ellen Johnson-Sirleaf, mugarri bat kontinentean, Lidia Kinson Buetok GARAn idatzi zuen bezala. Gola etniakoa aitaren aldetik eta kru, amaren aldetik, hamabi urtetan egon zen boterean.
Liberiako emakumeek 2003an egindako sexu greba giltzarria izan zen 14 urteko gerra zibilarekin amaitzeko. Gerra zibilari amaiera ematea lortu baitzuten emakumeek, eta, bide batez, emakume bat jarri zuten presidente, Afrikako lehena. Liberiako sexu greba hura eredugarria izan zen nazioartean emakumeek asmo politiko eta sozialak erdiesteko: Kolonbian, Mexikon, Belgikan eta Kenyan ere egin ziren halako grebak.
Ellen Johnson-Sirleaf andreak 2005-2018 tartean gobernatu du Liberian, eta 2011n Bakearen Nobel saria jaso zuen beste bi emakumerekin batera, Leymah Gbowee liberiarra eta Tawakel Karman yemendarra.
Hala ere, emakume hau boterera igotzeak ez zuen indareriaren amaiera ekarri, herrialdeko bizitzan sustraituta zegoen gaitza baitzen. Horrela adierazi zion Sekou Jabateh-ek elkarrizketa batean Ion Salgadori. Gazte hau haur soldatua izan zen.
Ellen Johnson Sirleaf Presidential Centerren fundatzailea da eta egun lanean jarraitzen du Liberiako gerraosteko zauriak itxi nahian. Sare sozialetan maiz aurkituko duzue.

Adina ez da oztopo, eta Euskal Selekzioa munduko txapelketa gogotsu jokatzen ari da

«Gatazkaren memorian gazteek beraien ikuspegia inportantea dela sentitu behar dute»

Itsasoa maitatu eta babestuz
Gaitzari aurre hartu

