
‘Super Charlie’ izenburuko filma estreinatuko da hainbat zinema aretotan ostiralean, urriaren 31n, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako lan suediarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
‘Zinema Euskaraz’ programa sustatzen duen Zineuskadi elkarteak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, aurten euskaratuta estreinatuko den hamargarren filma izango da ‘Super Charlie’.
Lakuako Gobernuko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestutako egitasmoaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Golem Alhondigan (Bilbo), Bastero Kulturgunean (Andoain), Cine Arerian (Lazkao), SADE Cines Principen (Donostia), Golem La Morean (Iruñea), Cines Gorbeian (Gasteiz), Niessenen (Errenteria), Getxo Zinemak-en (Getxo), Cine Ikusgarrin (Lekeitio), Oñatiko Zineman (Oñati), Usurbe Antzokian (Beasain), Zelai Aristi Aretoan (Zumarraga), Biteri Zineman (Hernani) eta Modelo Aretoan (Zarautz) izango da ikusgai filma.
Zinema euskaraz programaren baitan beste film batzuk estreinatuko dira datozen hilabeteetan. Hurrengoa ‘Tigre galdua’ izango da, eta azaroaren 21ean helduko da Hego Euskal Herriko pantaila handietara.

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Ez dut sabairik jarri nahi, ez zerurik seinalatu; noraino hel naitekeen ikusi nahi dut»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
