03 NOV. 2025 - 13:08h ‘Ondarearen Astearteak’, Arabako ondareari buruzko hitzaldi zikloak proposamen berriak ditu ‘Ondarearen Astearteak’, Arabako Foru Aldundiak Ignacio Aldecoa Kultur Etxearekin lankidetzan antolatzen duen hitzaldi zikloak programazio berria zabaldu du abenduaren 2ra arte. Paleontologia, Kexaako erretaula edo gorri kolorea dira solasaldien gai protagonistak, besteak beste. Kexaako erretaula, irudian. (Wikipedia Commons) GAUR8 Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko Zaharberritze Zerbitzuak ‘Ondarearen Astearteak’ zikloaren edizio berri bat antolatu du, ‘Bere ikerketari eta kontserbazioari begirada bat’ izenburupean. Hitzaldi horiek astearteetan izango dira, abenduaren 2ra arte, 19.00etan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko areto nagusian.Foru Aldundiko iturriek azaldu dutenez, zikloak kultur ondarearen ikuspegi desberdinak jorratzen ditu, zaharberritzetik eta ikerketatik hasi eta kolorearen kimikara edo kontserbazio paleontologikora arte, arlo bakoitzeko adituen ahotsen bitartez.Zikloari beste bost saio geratzen zaizkio, Arabako ondarearen zaharberritzeari eta ikerketari lotutako gaiak jorratuko dituztenak. Azaroaren 4an, Jose Carmelo Corralek ‘Una pidera de Ammón gigante en Álava. La restauración al rescate de la paleontología’, Arabako iragan geologikora bidaiatzeko.Azaroaren 11n, Hegoa Ibazetak ‘Legezkoa izan al zen Kexaako erretaularen salmenta?’ gaia jorratuko dute zikloan; azaroaren 18an, ‘La química del color: del rojo de las cavernas al acrílico de tu casa’ izango du hizpide Oskar Gonzalez Mendia; azaroaren 25ean, Jesús Alonsok ‘Metal y mineral: leer y restaurar’ hitzaldia eskainiko du; eta abenduaren 2an, Paloma Lopezen ‘Como una piña’ solasaldia eskainiko du zikloak.Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko Zaharberritze Zerbitzuak Ignacio Aldecoa Kultur Etxearekin lankidetzan antolatu du ziklo hau, eta Arabako kultura-ondarearen kontserbazioari buruzko topaketa eta hausnarketa gune gisa finkatu da, sektoreko profesionalei nahiz ondare historiko eta artistikoa nola ikertzen, babesten eta transmititzen den jakin nahi duten pertsonei irekia.