
Gaur dela 10 urte hil zen Eduardo German Maria Hughes Galeano (Eduardo Galeano bezala ezaguna) uruguaiar idazle eta kazetaria. Biriketako minbizia zuen eta denbora zeraman ospitaleratuta.
1940an jaio zen Montevideon eta kazetari gisa lan egin zuen oso gaztetatik ‘El Sol’ astekari sozialistan. 1961 eta 1964 urteen artean Montevideoko ‘Marcha’ astekariko erredakzio burua izan zen eta eta ‘Epoca’ egunkariaren zuzendari ondoren.
Idazle handi gisa nabarmendu zen. Hainbat literatura genero nahasi zituen, hala nola, dokumentala, fikzioa, kazetaritza, analisi politikoa eta historia. Latinoamerikako zapalkuntza eta justizia sozialaren aldeko borroka izan zituen gai nagusi. 1971ean ‘Las venas abiertas de America Latina’ liburua argitaratu zuen, non kontinenteko kolonialismoaren eta neokolonialismoaren historia salatzen duen. Obra zentsuratu egin zuten Uruguai, Argentina eta Txileko diktadurek.
‘Dias y noches de amor y de guerra’ (1978), ‘Memoria del fuego’ triologia (1982-1986), ‘El futbol a sol y sombra’ (1995), ’Patas arriba: La escuela del mundo al reves’ (1998)… dira idatzi zituen beste libururik aipagarrienak.
2012an bira bat egin zuen Euskal Herrian zehar, eta bertan ‘Los hijos de los dias’ liburua aurkeztu zuen.

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Ez dut sabairik jarri nahi, ez zerurik seinalatu; noraino hel naitekeen ikusi nahi dut»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
