
Herminone Grangerren pertsonaiaren gorputzean ezagutuko zuten askok, izan ere, Emma Watsonek bederatzi urte zituela hautatu zuten Harry Potterren Hermionen papera egiteko. Geroztik beste hainbat film egin ditu, eta emakumeen eskubideen alde altxa izan da.
Jacqueline Luesby eta Chris Watson abokatu ingelesen alaba da, bost urte zituen arte Parisen bizi izan ziren, eta gurasoen banaketaren ondoren, amarekin biziizan zen Ingalaterrako Oxfordshire hirian, eta asteburuetan aitarengana joaten zen Londresera.
2003 artye Oxfordeko Dragon Schollean ibili zen, eta sei urte zituenetik aktore izan nahi zuela esaten zuenez,Stagecoach Theatre Arts of Oxford eskolan ikasi zuen, kantua, dantza eta interpretazioa lantzen zituzten. Literatura ingelesean graduatu zen 2014ean, eta yoga zein meditazioko ikasketak ere egin zituen.
Urteetan Harry Potterren filmetan ibili ostean, 2015ean Alejanro Amenabarren ‘Regression’ filmeko protagonista izan zen. Eta Disneyko ‘Ederra eta piztia’ dilmean ere ‘Ederraren’ papera antzeztu zuen. 2019, Meg March gorpuztu zuen ‘Little Women’ eleberrian oinarrituriko filmean.
Gaztetatik emakumeen eskubideen alde lerratu eta hainbat proiektu edo ekimenenen bultzatzaile izateagatik ere oihartzuna izan du. Nerabezarotik komunikabideek bera sexualizatu izana salatu zuen. Eta 2015ean esaterako, NB Emakumeakeko Borondate Oneko Enbaxadore moduan Uruguaira joan zen emakumeek politikan parte hartzeko beharraz hitz egitera.