Urte asko daramatza Elhuyarrek zientzia arloko berriak euskaraz lantzen. Eta bide horretan, ‘Elhuyar Zientzia’ komunikazio tresna berria aurkeztu dute egunotan. Aurreko ostiralean Garazi Andonegi, Elhuyar Zientzia Unitateko koordinatzailea, NAIZ Irratian izan zen tresna berri horren xehetasunak azaltzen eta, beste gai askoren artean, euskara eta zientzia binomioaz hausnarketa interesgarri bat utzi zuen.
«Elhuyar, hain zuzen ere, hortik jaio zen. Duela 50 urte baino gehiago, Donostiako Unibertsitatean ikasketak egiten hasi ziren ingeniari eta kimikari batzuk erakutsi nahi izan zuten zientziaz ere aritu zitekeela euskaraz, eta euskara bazela zientziaren hizkuntza ere. Gaur egun hori argi dago. Euskal Herriko Unibertsitatean euskaraz ikasketak egin daitezke, eta komunikazioa, nola ez euskaraz egin daiteke», esan zuen Andonegik.
«Baina gaur egungo mundu globalizatu honetan, ikerketaren eta ikertzaileen arteko hizkuntza gehienetan ingelesa izaten da. Eta gure hizkuntza minorizatuari bizirik eutsi ahal izateko garrantzitsua da hemen horrelako webgune bat eta eskaintza bat izatea, gure hizkuntzan sortua, gure hizkuntzarentzat garatutako teknologiak integratzen dituena», gehitu zuen martxan jarri duten itzultzaile eleaniztuna aipatuz.

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
