
Elikadura jokaeren nahasmenduek kirola eta ariketa fisikoarekin duten harremana aztertuko dute asteartean EHUko Carlos Santamaria Zentroko areto nagusian, Donostian.
Yolanda Iglesias elikadura jokaeren nahasmenduen psikologo aditu eta ACABE Gipuzkoako koordinatzaile teknikoak eskainiko du solasaldia, ‘Elikadura Jokaeren Nahasmenduak eta Kirola’, izenburupean. Sarrera irekia du deialdiak, eserleku guztiak bete arte.
«Elikadura jokaeren nahasmenduek harreman estu-estua dute kirolarekin eta jarduera fisikoarekin. Hitzaldian presio estetikoak, errendimenduak eta kirolaren praktika dinamikek, elikadura nahasmenduen garapenean eta mantentzean nola eragiten duten aztertuko da, baita horiek pairatzen dituzten pertsonen gorputz-irudian eta autoestimuan ere», azaldu dute EHUko iturriek.
Izan ere, hitzorduak kasuak eta adibide praktikoak jorratuko ditu «harreman horren konplexutasuna ulertzen laguntzeko». Zehaztu dutenez, «arrisku eta babes faktoreei buruz hitz egingo da kirol arloan, eta prebentzio eta detekzio goiztiarrerako gakoak eskainiko dira, bai osasungintzako profesionalentzat, bai entrenatzaileentzat, irakasleentzat eta ikasleentzat».
Saio dinamiko eta parte hartzaile bat izango da, batez ere unibertsitateko kideei zuzendua, baina interesatua dagoen edonori irekia, osasun mentala, kirola eta elikaduraren arteko lotura hobeto ulertu nahi duenarentzat.
Hitzaldia EHUko zentroko Antonio Beristain Areto Nagsuian izango da hilaren 28an, 17.30etik aurrera.

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
