
1960 eta 1965 urteen artean Gwyneddeko (Gales) Tryweryn ibaiaren haranean eraikitako urtegia da Llyn Celyn izenekoa. Urtegiak 100 kilometrotara kokatuta dagoen Liverpool hiria eta Ingalaterrako Wirral penintsula edateko urez hornitzen du.
Azpian Capel Celyn udalerria dago: 70 biztanleko herria oparoa zen, den-denak galestar hiztunak. 320 hektarea inguruko gunea 81 milioi metro kubiko uren azpian desagertu zen, eta Capel Celyn herria bera eta hamabi abeletxe urpean geratu ziren. Horrek polemika handia sortu zuen bere garaian, oraindik ere irauten duena.
Westminsterrek urtegia eraikitzeko baimena eman zuen Galesko erakundeei kontsultatu gabe. Proiektuak aurkako mugimendu indartsua eragin zuen Galesen, eta besteren artean, hiru minutura ere iritsi ez zen inaugurazio ekitaldia boikoteatu zuten megafoniaren kableak moztuta.
Galesen sortu zuen oposizioak galestar nazionalismoaren sorrera sustatu zuen, “Cofiwch Dryweryn” (Gogoratu Tryweryn) esloganean sinbolizatua. 2005ean Liverpoolgo Udalak barkamen formala eskatu zion Galesko herriari publikoki, urtegiarekin sortutako kalte eta minagatik.
Llyn Celynenetik gertu Frongoch dago, 1916ko Pazko Altxamenduaren garaian irlandar nazionalistentzako kartzela eremu bezala erabili zena. Michael Collins preso egon zen bertan.

Itsasoa maitatu eta babestuz
Gaitzari aurre hartu

Eskola Kirolaren inguruko epaiak berriz azaleratu du lehia goiztiarraren eztabaida

Baterajotzea: Gazte komunitate feminista batu eta indartzeko elkargunea Zaldibarren
