
Jorge Adolfo Freytter Romero irakasle kolonbiarra 2001eko abuztuan bahitu, torturatu eta legez kanpo hil zuten Baranquillan, talde paramilitarren egiturek osatutako egitura baten bitartez. 2020an, krimena «gizateriaren aurkako delitutzat» jotzea lortu zuen familiak. Kazetari independente batzuek salatu zutenez, paramilitar zein polizia batzuek aitortu zuten «La Bodega» izeneko tortura gune klandestino batera eramaten zituztela atzemandako pertsonak galdeketa egiteko. Freytter Romero hil zuten urte berean, dokumentatuta dago zama-kamioi batean eraman zituztela zazpi pertsona hara. Gorpuak Magdalena ibaian agertu ziren tortura zantzuekin. Irakasle kolonbiarraren auzia abiapuntutzat hartuta, Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak EHUren, Lakuako Gobernuaren eta hainbat elkarte eta eragileren babesarekin egindako «La Bodega, memoria bahitu zuten tokia» ikerlana aurkeztu berri du Bilbon. Felipe Gomez Triana ikertzaile kolonbiarrak eta EHUko irakasle diren Alexander Ugalde Zubirik eta Itsasne Allende Sopelanak sinatu dute azterlana. Gurutzatutako ikerketekin leku zehatza aurkitu ahal izan dute; 2.400 metro karratu baino gehiagoko azalera du eraikinak. Lekua memoria eta justizia espazio bihur dezatela aldarrikatu dute, baita bertan gertatutako heriotzak argi daitezela ere.

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»

