Donostiak eta Gasteizek hartu zuten aurreko astean Emigrazio eta Erbestearen 19. Nazioarteko Kongresua. Hainbat hitzaldi jarraitzeko aukera izan da bi hirietan eta Iosu Chueca historialaria, Hamaika Bide elkarteko kidea, NAIZ Irratian izan zen aurreko ostiralean kongresuak emandakoa azaltzen.
Hainbat ertz desberdinetatik heldu diote erbesteratu eta errefuxiatuen gaiari kongresuan, eta horietako zenbait izan zituen hizpide Chuecak. Gaur egungo migrazioaren eta errefuxiatuen egoeraren inguruko ikuspegi berriak, kulturak gaia nola landu izan duen –Oscar Alvarez Gilak zineman izan duen isla ikertu du, esaterako–, 1936ko gerraren amaieran Euskal Herritik errefuxiatuz beteta irten ziren ontziak...
Bada, azken horrekin estuki lotuta, gerraren ondorioz erbestera jo behar izan zuten euskal eta espainiar migranteak hartzeko Mexikok izan zuen jarrera irekia eta esku zabala nabarmendu zuen Chuecak. Hori ere izan dute kongresuan hizketagai, eta historialariak argi eta garbi baieztatu zuen Mexiko izan zela alde horretatik jokabide zintzoena izan zuena.
Beste zenbait herrialdek migranteak jasotzeko aukera ikuspegi oportunista batetik jorratu zuten bitartean, Mexikok lehen unetik inolako baldintzarik gabe ireki zituen bere herrialdeko ateak.
Elkarrizketa osorik esteka honetan ikus daiteke.

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
