Hamar urte bete ditu Karmelak eta urtemuga ospatzeko ateak zabal-zabalik utzi ditu, kantxetatik gimnasiora. Auzoak auzoarentzat auzolanean sortua, garai batean Karmelo ikastola zegoen guneak taupada bizia ematen dio Santutxuri azken hamar urteotan.
Kanpoko indarkerietatik ihes egiteko babeslekua den etxe handi horretan mundua bizigarriago egiten duten borrokei eta auzoa aberasten duten hamaika jarduerari eskainitako espazioa antolatu dute. Bilbon aurkitzea zaila den gauza xume eta garrantzitsuen aterpea da Karmela. Frontoia, gimnasioa, liburutegia edo ludoteka. Horiek badaude Bilbon han eta hemen, baina Karmelakoek badute berezitasun garrantzitsu bat: Doakoak dira eta auzotar guztien eskura daude.
Hamar urte beteko dituenenean, Karmelan 30 bat kolektibok dute etxea. Horrez gain, Bilbo zein Euskal Herri mailako eragile askok ateak zabalik dauzkate. Karmela euskalduna da, antirrazista, antifaxista eta kulturartekotasunaren aterpe. Eredu kapitalistatik kanpo dago antolatua, bertan ez du diruak agintzen.
«Espazio honen lagapen fisikoa eta jabetza guraso kooperatibistengandik Udalera pasatu zen. Espazioa bi urte baino gehiago egon zen erabilerarik gabe. Frontoia, patioa... hainbeste metro karratu hutsik egotea ez genuen bidezkoa ikusten, eta orduan hasi ginen, azaroaren 14 batean, patioa okupatzen, eta patiotik eraikinera egin genuen salto». Hutsik zegoen espazioa okupatu egin zuten. Espazioa bete eta bizitza eman. Bada zer ospatua beraz. Festa izango da azaroaren 14 eta 15ean.

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
