Ghanan, eta bereziki Accra hiriburu inguruko Ga komunitateen artean, hilkutxa figuratiboek edo ‘fantasiazkoek’ hildakoarekin lotura duen ia edozein gauzaren forma har dezakete: arrainak, kanoak, autoak eta baita gitarrak ere. Modu eder bat da azken agurra emateko, heriotzak duen alderdi iluna alde batera utziz.
«Bezeroek hilkutxa bat eskatzen dutenean, gehienetan euren lanbidean edo bizitzan zehar asko maite izan duten zerbaitetan oinarritzen dira; horren adierazle dira, alegia. Batzuetan, nahi duten horren argazkia izaten dute; beste batzuetan, ordea, argazkirik gabe, nire buruan irudikatzen dut gaia», dio Lawrence Okoe Anang hilkutxagileak.
Beraien sinismenen arabera, lurrean egin zenuena hil osteko bizitzan ere egiten jarraituko duzu. «Hilkutxa hileta-lekura iristen denean, demagun arrain edo kanoa baten itxurakoa dela, denek pentsatuko dute arrantzale batena dela», esan du artisauak.
Fantasia-kutxa bat amaitzeko bi edo hiru aste inguru behar izaten ditu, diseinuaren eta egur motaren arabera. Berarentzat hildakoari azken agurra emateko edo familiari hildakoari azken agurra ematen laguntzeko era da hilkutxa polit hauek egitea.
