2025 IRA. 17 - 06:00h Duela 17 urte Enric Duranek iragarri zuen iruzur eginda 492.000 euro lortu zituela mailegutan 2008ko irailaren 17an, Enric Duranek iragarri zuen, Crisis izeneko aldizkari autoeditatu baten bidez, gezurrezko nomina bat eta fikziozko ofizio bat erabiliz, bai eta bi enpresa mamu ere, hainbat finantza-erakunderen maileguak lortu zituela, 492.000 euroraino. Enric Duran, 2009an Iruñean. (Iñigo URIZ | FOKU) GAUR8 Gaurko egunez 2008an, Enric Duranek jakitera eman zuen, Crisis izeneko aldizkari autoeditatu baten bidez, nomina faltsu bat, gezurretako lanbide bat eta bi enpresa mamu baliatuta, hainbat finantza-erakunderen maileguak lortu zituela, 492.000 euroraino. Ekintzaile kataluniarrak 39 bankuri iruzur egin ziela iragarri zuen. Kreditu pertsonalen bidez, 492.000 euro desjabetu zituela adierazi zuen. 39 bankuren bidez lortu zituen kredituak, tartean BBVA, La Caixa, BSCH edo Deutsche Bank. Eskuratu zuen diru hori ez itzuli eta eragile sozialen artean banatu zuela adierazi zuen. Bere aurkako prozesuan espetxe zigorra ezarri zioten, baina ihes egin zuen eta herritarrei dei egin zien bankuekiko kritiko izateko. Duranek iragarri zuen 2009ko martxoaren 17an itzuliko zela Kataluniara, hainbat finantza-erakundek jarritako salaketak gorabehera. Horren bidez, bere ekintza iragarri eta sei hilabetera, gizarte-mugimenduek eta gizarteak krisi ekonomikoa sakontzeari emango zizkioten erantzunetan parte hartzeko asmoa zuen. Itzuli zen egunean bertan mossoek atxilotu zuten. Bi egun geroago, Bartzelonako 29. epaitegiak fidantzarik gabeko espetxealdia agindu zuen Duranentzat. Enric Duran ez zen aurkeztu otsailaren 12an hasi behar zuen epaiketara. Fiskaltzak eta erakunde salatzaileen abokatuek hura bilatzeko eta espetxeratzeko eskatu zuten.