2025 IRA. 19 - 15:36h Arkaitz Rodriguezek euskara babesteko lege proposamenez ere hitz egin du NAIZ Irratian Ikasturte politiko berriko lehen osoko bilkuraren biharamunean, Arkaitz Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak hainbat gai izan ditu hizpide NAIZ Irratian egindako elkarrizketan. Tartean, euskararen aurkako oldarraldiari aurre egiteko beharra azpimarratu du. Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GAUR8 Ikasturte politiko berriari ekiteko ostegunean egin zen osoko bilkuraren ostean, Arkaitz Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkidea NAIZ Irratian izan da, bertan jorratu ziren hainbat gairen inguruko balantzea egiteko. Rodriguezek aipatu duenez «kezkatuta» irten zen legebiltzarretik, Imanol Pradales lehendakariak egindako diagnostiko iluna konpartitzen duelako, baina horren aurrean politika berdinak egiten jarraitzeko asmoa erakutsi zuelako. Kezka hori beste hainbat arlotara ere zabaldu daitekeela aurreratu du, etxebizitzaren gaian edota estatus politiko berriaren negoziazioan aurrera egiteko borondate falta antzematen diolako Rodriguezek Pradalesen gobernuari. Horiekin batera, euskararen aurkako oldarraldiari aurre egiteko legebiltzarrean lantzekoak diren lege proposamenak ere izan ditu hizpide EH Bilduko legebiltzarkideak, eta aipatu du gutxien-gutxienik gaiaren inguruko eztabaida serio bat espero duela. «Inor gutxik ulertuko luke gai horretan, erortzen ari denarekin, nolabait esateko, euskararen kontrako oldarraldi juridiko-politiko-ideologiko betean gaudelako, lege ekimen horiek aurrera ez egitea», adierazi du Sortuko idazkari nagusiak. Elkarrizketa osoa esteka honetan dago entzungai.