
Agifes elkarte gipuzkoarrak ‘A real pain’ filmaren proiekzioa antolatu du hurrengo astelehenerako (hilak 11) Donostian. Filmaren mezua baliatuz, zineforum saioa antolatu du ondoren, nahasmendu obsesibo-konpultsiboaz eta antsietateaz hitz egiteko.
Elkarteko adituek gidatuko dute proiekzioaren osteko solasaldi hori, osasun mentaleko bi gaitz horietan zentratuta. Elkarteak nabarmendu du ekimenak bi helburu dituela: «buru osasuneko arazoen ezagutza zabaltzea» eta «buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea».
Bi lehengusuren bidaia kontatzen duen komedia dramatikoa da filma. «Poloniako kontzentrazio-esparruetan zehar dabiltzan bitartean, beren barne-gatazkei eta trauma pertsonalei aurre egingo diete. David (Jesse Eisenberg), nahasmendu obsesibo-konpultsiboa (TOC) eta antsietate orokorra duen mutikoaren eta bere lehengusuaren (Kieran Culkin) istorioa da», azaldu du Agifesek istorioan sakonduz.
Donostiako Principe zinemetan izango da saioa, doakoa, eta 19.00etan hasita. Gonbidapenak zinemako tabernan egongo dira eskuragarri.
Elkarteak gogoratu du, bestalde, martxan dagoela 2025eko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak, «buru nahasmendua duten pertsonei buruzko informazioa ikuspegi arduratsu batetik ematen duten lanak» nabarmentzeko, «gizarte sentsibilizazioa sustatzen eta estigma gainditzen laguntzen duten horiek, hain zuzen ere»

Itsasoa maitatu eta babestuz
Gaitzari aurre hartu

Eskola Kirolaren inguruko epaiak berriz azaleratu du lehia goiztiarraren eztabaida

Baterajotzea: Gazte komunitate feminista batu eta indartzeko elkargunea Zaldibarren
